2017 - 2018 KO 14. PROMOZIOA
Beste behin, gizalegerik eza izan da taldea gehien piztu duen gaia. Oso gizalegezkoak ez diren jokaerez ohartarazteko asmoz, #zaindudezagunherria izeneko kanpaina abiatuko dugu.
Honako gai hauen inguruko mezuak dauzkaten pegatinak diseinatu ditugu: edukiontzian sartu gabeko zaborrak, txiza, pintaketak eta sinadurak eta jaso gabeko txakur-kakak. Bada, jokamolde horiek ikusten ditugun tokietan pegatinak itsastea da asmoa. Astebetez egingo dugu.
Gainera, mahai bat jarriko dugu Untzagan, eta gizalegerik ezari aurre egiteko «fundamentua» oparituko dugu bertan. Bizitzeko eta elkarbizitzarako herri atsegina edukitzeko orduan gure jarrerak duen garrantziaren inguruan hausnartzea eragingo diguten mezuak oparituko ditugu, gutun-azaletan sartuta.
Oraingoz ez dago ezer