Esperientziaren Eskolak erretiro aurreko etapan edota erretiroan dauden 55 urtetik gorako gizon-emakumeak elkartu nahi ditu, nolabaiteko kezka kultural eta sozialak dauzkatenak eta lan-garaian denbora-faltagatik edo beste arrazoi batzuengatik egin ezin izan zituzten jarduerak sakontzeko eta garatzeko gogoa dutenak. Baita ekimen, ideia eta proiektu onuragarriak banaka nahiz taldean aurkeztuz gizartean modu aktiboan eragin nahi dutenak ere.
Honako hauek dira Debabarrenako Esperientzia Eskolaren xede nagusiak:
Ikasturtean, askotariko gaiak jorratzen dira; hala nola, hauek: komunikazio-trebetasunak, osasun fisikoari eusteko eta berori hobetzeko ezagutzak, psikologia, literatura, kulturartekotasuna, zuzenbidea eta zuzenbideak bizitzan duen ezarpena, sexualitatea, filosofia, nutrizioa, historia, artea, musika, parte-hartzea eta abar.
Ikasleek proiektu sozial bat diseinatu eta garatzea da Eskolaren zati garrantzitsu bat. Horretaz gain, kultur jarduerak egiten dira; adibidez, ibilaldiak eta bisita gidatuak.
Eskolak urritik maiatzera ematen dira, astean hiru egunetan (astearteetan, asteazkenetan eta ostegunetan), goizez, Eibarren. Eskolara sartzeko, ez da aurretiko titulaziorik edo prestakuntza akademikorik eduki behar.
Interesatzen bazaizu: Ikasturteari buruzko informazio guztia eta izena emateko orria.
Eskolatik pasatako promozio guztiak