Ikastenek bisita gidatua antolatu du Elorrion martxoaren 25ean, asteartea. Autobusa 9:30ean irtengo da Egogaindik eta Elorrioko bisitak ordu eta erdi iraungo du. Itzulera 12:15ean izango da.
Parte hartzeko izena eman beharko da hurrengo e-mailera idatziz: ikasteneibar@yahoo.es. Gehienez 30 pertsonak eman ahal izango dute izena eta prezioa 15 eurokoa izango da.
Monumentu Multzoa
Erdi Aroko ondare paregabea dauka udalerri honek, Bizkaiko ederrenetakoa. 1964an, Monumentu Multzo izendapena jaso zuen. Atsegina da zinez hiriguneko kaleetan barrena galtzea. XVII. eta XVIII. mendeetako jauregi eta oinetxe ederrak ikusiko ditugu, harrizkoak zein harlanduzkoak.
Alde zaharraren erdigunean, Gernikako Arbola plazan, Udaletxea eta Andre Maria Sortzez Garbiaren eliza daude. Handik oso gertu, Arezpakotxaga jauregiaren ondoan, Don Tello kaleko atea azpimarratzeko modukoa da. Antzinako harresiak zituen sei ateetatik zutik dirauen bakarra da hori.
Argiñetako nekropolia
Zelai berdez eta mendiz inguratutako haranean dago Elorrio, Oiz eta Intxorta mendien artean, eta Anboto zein Udalaitz tontorrak alboan dituela. Hirigunetik kanpo, paisaia zoragarriaz gozatzeko aukera ederra izango du bisitariak. Hala, Argiñetako nekropolia (IX. mendea), hareharriz egindako hilobi multzo ikusgarria, nabarmenduko dugu. San Adrian baselizaren parean dago eta Euskal Herriko hilobi-monumentu garrantzitsuenetakoa da (23 hilobi topatu zituzten). Santa Katalina ermitaren inguruetan berriz, Berriozabaleta iturria ageri da baserrien artean ezkutatuta. Benetan bitxia da monumentu hori, jatorri inka duen iturri baten erreplika baita.
Fecha: 17 de marzo, lunes
Hora: 17:00-18:30
Lugar: Escuela Armeria
Duracion: 1h30