“Los Reyes Católicos, Colón y otras historias” lana antzeztuko du etzi, 19:00etan, Coliseo antzokian, Ikastenen La Novena antzerki-taldeak. Badira 12 urte taldea sortu zutela Esperientzia Eskolako ikasle-ohiekin, eta ordutik beste lan batzuk ere aurkeztu dituzte.
Oraingoko tragikomediak ordu eta erdi inguru irauten du eta hor jardungo dute lanean Patxi Mutiloa, Maribel Cascan, Isidro Caramazana, Isa Gonzalez, Eli Iriondo, Asun Sarasua, Conchi Anton, Begoña Moro, Vicen de Luis, Araceli Bono eta Ernesto Barrutia zuzendaria ere. Juan Luis Aguirrek pianoarekin lagunduko die.
Oraingoan, pertsonaiekin jolas egiteaz aparte, bestelako istorio bat garatzen dute umorea erabiliz. Istorio horietan askatasunaren bila dabiltzan emakume batzuk gertakarien gurpil zoro batean murgilduko dira. Kantu batzuk ere sartu dituzte, zuzeneko musikarekin, ikuslearengana iristeko modu atseginean.